Janus Lester

Janus Lester ES

Pop / Pop / Mainstream Pop
Ihesean baina etxean. Ateak itxita eta begiak zabalik, horrela sortu da Janus Lester, Jokin Pinatxo musikari beratarraren azken proiektua. Bueltaka, noraezean, mugitu gabe, ate birakarien antzera joan etorrian. Lo egin ezinik igarotako gauei edo loak harrapatzerik nahi ez duzun horiei abesten die. Joan direnei, datozenei eta datorrelakoan badoan horri. Esna amestea maite dutenei, gaurrik ikusi nahi ez eta atzoan gelditu direnei. 2022an begiak itxita eta ateak zabalik. Mattin Arbelaitz, Garazi Esnaola, Javi Echarri, Ane Bastida, Andoni Arriola eta Julen Suarez musikariez lagunduta hartu gabeko kafeek itzali ez dituzten gauak piztera dator Janus Lester. Ezlekuetan kontzientziak dantzan jarri. Itzali argiak. Ez gaitzala loak harrapatu. Janus Lester.
deezer
facebook
instagram
soundcloud
spotify
tiktok
twitter
youtube

Upcoming Festivals

No Festivals Found !

Janus Lester has no upcoming festivals for now

Explore More

Browse Artists by Genre

Festivals by Genre